| EMAITZAK
Eraztun itzurako eklipsea |
||
| - Lehenengo
inpresioak
- Aldia, tenperatura eta argitasuna Eklipse erabatekoa - Aldia, tenperatura eta argitasuna
|
||
| - Lehenengo
inpresioak
Lehenengo eklipsea gertatu da eta zorionez leku gehienetan eguraldi onak lagundu du behatzeko. Eraztuna ikusten zen lekuetan eguraldi ezin hobea egin zuen; baina ipar ekialdean kokatuta dauden ikastetxe partehartzaileetan zerua lainotuta egon zenez Bizkaiko Astronomia Elkarteak Bilbotik lortutako irudiak jarri ditugu Leku desberdinetik egin dira argazkiak eta prest daude ikasleak alderatzeko eta ondorioak ateratzeko, biana hori egin baino lehen, bapateko inpresioak bilduko dira hemen: - Niri eklipsea ikustea gustatu zait,baina gehien gustatu zaidana zuhaitzetako hostoen erreflexua da zeren lurrean eklipsea zeukan formak ikusten zen. (Lutxi Morales). |
||
| - Tenperatura asko jaitzi zen eta hotza pasatu genuen, baina izugarri polita iruditu zitzaidan.(Narotxo). | ||
|
Jarraian, ikasleek egidako lan batzuk agertzen dira. - LDR Batekin neurtutako argitasunaren grafikoa. . DBH 4garren mailako Jorge Manrique B.H.I institutuko ikasle batek eginda.
- Eklipse aldia, gerizpean eta eguzkitan neurtutako tenperatura eta argitasuna biltzen dituen kartela, DBH 4. mailako B.H.I. Angela Figuera institutuko ikasleek eginda.
|
|
|
| - Getafen neurtutako tenperaturaren grafikoa, D.B.H. 1. mailako ikasle batek eginda
- Eklipsearen kronologia
- Eklipsearen geometria
Eclipse total Kasu honetan ere zorte handia izan genuen eguraldiaren aldetik eta lerro zentralera joan zirenek arazorik gabe ikusi zuten eklipsea. Ahaztuezina eta hunkigarria zen esperientzia. Eguerdian gaua heltzea, lehen zarata handia egiten zuten txorien isiltasuna, Eguzki beltza, koroa, eguzki eta itsasoaren itxura berezia, argiak piztuta, Artizarra altua zeruan, tenperaturaren jaitsiera, han zeuden beste pertsona batzuekin zirrara elkarbanatzea, denborak eramango ez dituen zentzazioak ziren. Proiektuaren helburu zentrala bete da, eta garrantzitsuagoa ikaleen motibazioa izan arren, bahintzat bigarren hezkuntzako 6 ikasle bizkaitarrek lortu dute lehenego aldiz bi eguzki eklipse behatzea ikasturte berean. Sestaoko taldeaz gain, proiektu honetan parte hartu duten Gebzeko ikasleak ere joan ziren Turkiako mendehegoaldera erabatekoa ikustera. Espero dugu behaketa ziragarri hauek ikusteko aukera probetxatu eta gero, zientzia eta naturaren aldeko sortutako jarrera positiboak eragina izango duela gure gazteengan, lehen gertatu zen bezala zientzialari ospetzuekin. - Eklipse aldia, gerizpean eta eguzkitan neurtutako tenperatura eta argitasuna biltzen dituen kartela. Antalian hartutako datuak.
- Antalian neurtutako tenperaturaren grafikoa, D.B.H. 1. mailako ikasle batek eginda.
|