k    
  EUROPAN GERTATUTAKO EKLIPSE ELKARREN SEGIDAKOAK

Urte bakoitzean bi eguzki eklipse gertatzen dira gutxienez, bata bestea baino ia sei hilabete geroago; baina batzuk partzialak baino ez dira. 18 urtero eklipse guztiak errepikatzen dira baina leku desbertinetan eta tarte horretan 25 eguzki eklipse daude erabatekoak edo eraztun itxurakoak. Europa oso handia ez denez, hemendik eklipse gutxi ikusten dira erabatekok edo eraztun itxurakoak. Batez beste mende bakoitzean 18 eklipse baino ez dira ikusten eta horrexegatik oso ezohikoa da bi elkarren segidakoak, sei hilabeteko aldeakoak, ikustea.

Europatik bi elkarren segidako eklipseak ikusteko azken aukera, 1408-09 izan zen. 

Izan ere, 1408ko urriaren 19an Iberia peninsularen hegoaldeko zerrenda estu batean erabateko eklipse bat ikusi zen, eta segundu batzuk baino ez iraundu arren seguraski Granada inguruan zeuden soldatuek ikusi zuten. Beraientzat, garaia kontutan hartuta, izugarria izan behar zen goizean iluntzea eta gaua heltzea.

Ia sei hilabete geroago, 1409ko apirilaren 15ean, Flandesetik eta Europa zentraletik eraztun itxurako eklipse bat gertatu zen. Eklipse mota hauek ez dira oso nabermenak, garai hartan eklipsea ikusteko baliabierik ez zegoen, eta orokorrean jendeak ez zekien gertatuko zela. Baina zerua erdi lainotuta badago posiblea da eraztuna ikustea. Agian Iberia peninsulako eklipsea ikusi zuen baten bat Flandeseko merkatuetara joan zen eta bi eklipse ikusi zituen. Horrela balitz, seguraski hori da Europatik elkarreren segidako bi eklipse ikusi dituen azken pertsona, 2005-06ko oraingo aukera arte.

Handik hona beste bi aldiz gertatu da, elkarren segidako bi eklipseen itzalak Europa ikutzea, baina baldintzak oso desdegokiak ziren biak norbaitek ikusteko. Bi kasuetan oso urrun gertatu ziren biak eta bikotearen bat oso gutxi ikusi zen. 

1430ko abuztuan Italiatik eta Europako hegoekialdetik jende askok ikusi zuen erabateko eklipsea, agian 22 urte lehenago gertatutakoak ikusi dituen norbaitek, baina hurrengo urteko otsailean gertatu zena ia ezinezkoa zen ikustea; Kaspiar  itsasoko kostealdeko kilometro gutxitan eta egunsentian.           

Hurrengo aukera 1858-ko martxoan gertatu zen. Eraztun itxurako eklipse bat ikusi zen Ingalaterratik, Suedia eta Finlandiatik. 1857ko irailean beste eklipse bat gertatu izan zena, baina oso urrun eta zonalde txiki batean Bakun, Azerbaijaneko iriburuaren inguruan.

Zientzialari eta ikertzaile batzuk bidaiak egin dituzte eklipseak aztertzeko, eta azken urteotan eklipse-ehiztariak izeneko turistek, erabako eclipse bat ikusteagatik liliratuta geratu direnak, edozein lekutara bidaiatzen dute eklipseak ikusteko. Seguraski elkarren segidako batzuk ikusi dituzte.

Leku zehatz batetik batzuetan ikusi dira bi elkarren segidako eklipse, bere ibilbideak hor gurutzatu dira hain zuzen ere, eta jende asko ikusi ditu. Azken aldiak honako hauek ziren: 1973 urteko eklipseak Mauritaniatik ikusi ziren; 1958 urtekoak Indotxinatik edo 1884ko urrian eta 1885ko apirilean gertatu zirenak Brasileko Portoalegreko iparraldeko kostaldetik. Horietaz gain, ikasturte honetako bi eklipseak Libiako basamortutik ikusiko dira. Baina, nahiz eta 2028an Cadizetik gertatuko den, Europatik ez da gertatu 295 urtetik hona.  

Horrexegatik seguraski Europako institutuetako ikasle talde batek edo batzuek lehenengo aldiz ikusiko eta aztertuko ditu bi elkarren segidako eklipse, eta ikasturte berean. 

6 mende pasatu dira aurreko aukera gertatu zenetik, eta hurrengoa urte gutxi barru izango da. 2027 eta 2028 urtean Cadiz, Malaga eta Huelvako leku batzuetatik ikusiko dira bi eklipse elkarren ondokoak. Hango ikasleek eta jende askok, Europatik ekarritako beste ikasle talde batzuek aztertuko dituzte bi eklipse horiek, baina ... ez dira lehenengoak izango. Behintzat Bizkaiko ikasle talde batek esperientzia hori oroimenean izango du 2005-06 ikasturtetik.

 
   

Bueltatu aurreko orrialdera