NO A LA LEY DE EXTRANJERIA
"Paperak Denontzat"

Era askotako hainbat erakunde, haien artean SOS RACISMO/SOS ARRAZAKERIA, aspaldidanik salatzen aritu gara pertsonak beren jatorria dela-eta baztertu edo diskriminatzen dituen edozein lege, arau edota xedapen legal nahiz administratibo.
Onartezina da zuzenbidezko estatu batean apartheid juridiko bat existitzea -Atzerritartasun Legea horixe da, ezbairik gabe- ondorio nagusi bezala segregazio politikoa dakarrena, legearloan, lan-arloan, gizarte-arloan, etab.
Ziur gaude, eta hori da gure abiapuntua, edozein atzerritartasun Lege arrazakeria intituzionalaren agerpen osatuena dela, estatuik beretikbereizten baitira bi herritar mota: batzuk herritartasun eskubide osoekin, beste batzuk eskubide gutxiagorekin edo betere eskubiderik gabe. Pertsona jakin batzuek -etorkinek eta Europaz kanpotiko iheslariek- jasaten duten bereizketa edo segregazio objektibo hau, askatasunaren eta oinarrizko eskubideen murritztapennarekin, ez da ez segregazio berria, Atzerritartasun Legearen egungo erreformaren fruitua. Lege berarekin -1985. zein 2000.urteko bertsioetan- sortzen den segregazio objektiboa da. Abian dagoen Legearen kontraerreformak, Partido Popular-ek bere hausteskunde programan iragarritakoak, segregazio hori handitu baino ez du egingo, estatuko Gorteetan alderdi horrek duen gehiengo parlamentarioa baliatuz.
Iragarri zuten bezalaxe, Atzerritartasun Legearen erreforma -jadanik parlamentu-izapidean - burutzen ari dira. Hemen bizi eta lan egiten duten milaka pertsonaren oinarrizko eskubide jakin batzuen mugatze eta murriztea gauzatu egingo da, besteak beste Honakook desagertu edo mugatuz: boto-eskubidea, bilkura-eskubidea, grebarako eskubidea eta alkarteak sortzeko eskubidea, agiririk ez duten pertsonentzat.
Egoera honetan, nor ausartzen da demokraziaz mintzatzen? Aski dela esan behar dugu. Benetako gizarte demokratikoak dira guzti-guztiak herritarrak direla oinarri gisa hartzen dutenak. Hau da pertzona guztientzako eskubide - eta aukera - berdintasunean oinarritzen diren gizarteak.


ARABAKO SOS ARRAZAKERIA